Blog
"ZERGA ARLOKO ARAUGINTZA ESKUMENAK BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAN" HITZALDIARI BURUZKO AZALPEN LABURRA ETA ARGAZKI BATZUK
Forulege 2024/04/12Joan den martxoaren 21ean, osteguna, Aholkularitza Fiskaleko Masterrak antolatzen duen III. Jardunaldia egin zen. Oraingo honetan, gonbidatu berezi bat izan zuen: Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko diputatu den Itxaso Berrojalbiz Zabala andrea. Mahaian, Masterreko zuzendari José Javier García Ross jauna eta Deustuko Unibertsitateko Finantza Zuzenbideko katedradun Alberto Atxabal Rada jauna izan zituen lagun. Aretora ehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren, interesez jarraitu zuten diputatuaren diskurtsoa, eta aktiboki parte hartu zuten ondorengo solasaldian. Ponentziak gai hauek jorratu zituen: Bizkaiko zerga-sistemaren hurrengo berrikuspena, erantzukizun berriak hartu beharra, baita Foru Aldundiaren presentzia areagotu beharra ere, gure zerga-sisteman eragina izan dezaketen gaiak eztabaidatzen direnean nazioarteko foroetan. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan etorkizunean zerga-politika bultzatuko duten ildoak eta helburuak zehazteari buruz hitz egin zen.
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter