Forulege.blog
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XV. urteurrena
Forulege
2018/06/15
2018. urteko ekainaren 9an hamabost urte bete dira Adrian Celaya Ibarra maisuaren bultzadaz Zuzenbidearen Euskal Akademia sortu zela. Sorrera unetik Akademiak hainbat ekitaldi eta argitalpen burutu ditu eta berebiziko eragilea izan da Euskal zuzenbide zibil berriaren sorreran. 2018. urte honetan ekitaldi berriak antolatuz eta XV. urteurren hau ospatuz jarraituko du gure Akademiak. Blog honetara sorrera aktaren sinaduraren argazkia eta lehen zuzendaritzaren argazkiak batzen dira. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, "Haciendo Memoria" liburuaren aurkezpena
Forulege
2018/06/12
Ekainaren 7an, Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, "Haciendo Memoria" liburua aurkeztu da Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan. Ekitaldiaren mahaiburuak izan dira, besteak beste, liburuaren egilea, Ricardo de Ángel Yagüéz jauna, sarreraren egilea, Luis Abril jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Blog honi gehitzen zaizkio ekitaldiaren argazki esanguratsuak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2018ko apirilaren 26ko Konstituzio Auzitegiaren Epaia, Aragoiko Zuzenbide zibilari buruzkoa
Forulege
2018/06/08
Konstituzio Auzitegiaren 41/2018, 2018ko apirilaren 26ko Epaiak adierazi du (2018. urteko maiatzaren 29ko EAO), Konstituzioaren araberakoak direla Aragoiko Zuzenbide zibilaren arauak biltze partzelarioaren ondorioz sortutako finkei buruz, finka hauek jabe ezagunik ez badute. Ohargarria delakoan, hona hemen epaia gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2018ko apirilaren 26ko Konstituzio Auzitegiaren Epaia, Nafarroako Foru Zuzenbide zibilari buruzkoa
Forulege
2018/06/08
Konstituzio Auzitegiaren 40/2018, 2018ko apirilaren 26ko Epaiak adierazi du (2018. urteko maiatzaren 29ko EAO), Konstituzioaren araberakoak direla Nafarroako Foru Zuzenbide zibilaren arauak, ondasun mostrenkoak barruratzen dituztenak (jaberik gabeko ondasun higiezinak eta abandonatutako saldo eta gordailuak). Ohargarria delakoan, hona hemen epaia gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, "Haciendo Memoria" liburuaren aurkezpena
Forulege
2018/05/31
Zuzenbide Akademiaren lehendakariak eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak
Atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Ricardo de Ángel Yágüez jaunak idatzitako liburuaren aurkezpenera:
Haciendo Memoria
Ekitaldia ekainaren 7etan, ostegunean, izando da, arratsaldeko 19:30etan Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jardunaldia: "Las personas con discapacidad ante los procedimientos judiciales. Estándares de la convención sobre los derechos de las personas con discapacidad"
Forulege
2018/05/29
Abogacía Española Fundazioak, FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarteak, Comité Español de Representantes de Personas con Discapacidad (CERMI) elkarteak, ONCE Fundazioak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 4an. Jardunaldiaren leloa " Las personas con discapacidad ante los procedimientos judiciales. Estándares de la convención sobre los derechos de las personas con discapacidad " da eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan egingo da. Blogera jardunaldiaren egitaraua batzen da. Jardunaldira etortzea doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da PDFaren estekan klikatuta. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Nafarroako Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa aldatu da seme-alabatasunari dagokionez
Forulege
2018/05/29
Blog honen bidez zabaltzen da 9/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Nafarroako Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa seme-alabatasunari dagokionez aldatzekoa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Ricardo de Ángel Yágüez jaunak emandako hitzaldiaren testua, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkide izendatzeko ekitaldian
Forulege
2018/05/24
Zuzenbidearen Euskal Akademiak ospatu zuen, apirilaren 19an, Ricardo de Ángel Yágüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide moduan izendapen ekitaldia. Ohargarria delakoan, blog honi gehitzen zaio Ricardo de Ángel Yágüez jaunak ekitaldi horretan emandako hitzaldiaren testua, Sobre la capacidad natural de juzgar izenburupean. Testua paperean argitaratuko da Akademiaren JADO aldizkarian. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Ricardo de Ángel Yágüez jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidea izendatzeko ekitaldia
Forulege
2018/04/30
Zuzenbidearen Euskal Akademiak ospatu du, apirilaren 19an, Ricardo de Ángel Yágüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide moduan izendapen ekitaldia, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoan. Blog honi gehitzen zaizkio ekitaldiaren kronika laburra eta argazki esanguratsuak. Zorionak Ohorezko Bazkide berriari! Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Leyes Civiles: Bienes Inmuebles / Lege Zibilak: Ondasun Higiezinak liburu elebidunaren argitalpena
Forulege
2018/04/25
Maiztasun handiko erabilera dute, ezbairik gabe, liburu honetara ekarri diren bi lege hauek: 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalarena eta 29/1994 Legea, azaroaren 24koa Hiri-errentamenduena. Batean zein bestean, jokoan dagoena argi dago, alegia, herritarren eskubidea etxebizitza duina izateko eta aldi berean batera dituzten osagai erkide batzuen gozamenerako araubidea moldatzea, etxebizitza desberdinen titularrei dagokienez. Horra, bada, egungo bizimoduaren ezinbesteko baldintza. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Ricardo de Ángel Yágüez jauna Zuzenbidearen Euskal Akademiaren ohorezko kide
Forulege
2018/04/10
Andrés María Urrutia Badiola Jaunak
Zuzenbidearen Euskal Akademia erakundearen zuzendaritza batzaren buru denak
Atsegin osoz luzatzen dizu gonbitea akademiaren ekitaldirako, bertan ohorezko kidea izendatuko dela,
RICARDO DE ÁNGEL YÁGÜEZ JAUNA, Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2017ko azaroaren 4ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Epaia
Forulege
2018/01/26
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldeak, www.forulege.com webguneari Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epai bat bidali dio, 2017ko azaroaren 4koa, baserria lehenespenez eskuratzeko eskubideari buruzkoa. Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu hau banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON
Forulege
2017/12/28
Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2018. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2017ko azaroaren 16ko Konstituzio Auzitegiaren Epaia, Galiziako zuzenbide zibilari buruzkoa
Forulege
2017/12/22
Konstituzio Auzitegiaren 133/2017, 2017ko azaroaren 16ko Epaiak adierazi du, Konstituzioaren aurkakoak eta deusezak direla, Galiziako Parlamentuaren 2/2006 Legea, ekainaren 14koa, Galiziako zuzenbide zibilaren 27. artikulutik 45. artikulura bitartekoak, adopzio eta autotutoretzari buruzkoak. Ohargarria delakoan, hona hemen epaia gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu
Forulege
2017/12/12
IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1.262 dokumentu eta 10.202.900 hitz kopurua ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter