Forulege.blog
Arabako Foru Aldundia: Arabako zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua
Forulege
2017/06/27
Arabako Foru Aldundiak, Arabako zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
1/2017 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistema Euskal Zuzenbide Zibiliari Legera egokitzekoa
Forulege
2017/05/22
Bizkaiko Batzar Nagusiek 2017ko apirilaren 12ko osoko bilkuran onartutako Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 2015ko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzeko apirilaren 12eko 1/2017 Foru Araua argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 95. zenbakian, 2017. urteko maiatzaren 19koan. Ohargarria delakoan hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai ingurua: "2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko legea, testamentu ahalordea eta aldi arteko gatazkak"
Forulege
2017/05/12
Foru Zuzenbideari buruzko Ikerketa Taldeak 2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko legea, testamentu ahalordea eta aldi arteko gatazkak gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du maiatzaren 31n, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo). Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" bigarren Saria. Deialdia eta oinarriak
Forulege
2017/05/12
Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Bigarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai ingurua: "2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko lege honen eta beronek indargabetzen dituen artean aldi arteko gatazkak oinordetza gaietan"
Forulege
2017/03/28
Foru Zuzenbideari buruzko Ikerketa Taldeak Taldeak 2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko lege honen eta beronek indargabetzen dituen artean aldi arteko gatazkak oinordetza gaietan gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du gaur, martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo). Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jesus María Leizaola 2015 sari-banaketa ekitaldia
Forulege
2017/03/16
Andres Urrutia Badiola jaunak, notarioak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, eta David Mota Zurdo ikerlari jaunak euskal autonomiarekin zerikusia duten ikerlanetarako Jesús María Leizaola 2015 saria irabazi zuten, ex aequo saria. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Auzotasun zibilaren araubidea eraldatzea Kode zibilean
Forulege
2017/03/13
Aragoiko Gorteek bultzaturik, Madrilgo Kongresuan eztabaidatzen ari den auzotasun zibilari buruzko araubide-eraldaketak hainbat adituren agerraldia ekarri du, lege testu berri horren ibilbidean. Agerraldi horietako batzuk argitaratzen dira blog honen bidez, ohargarriak direlakoan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburua argitaratu da
Forulege
2017/03/13
Kataluniako Parlamentuak onetsi du bertoko Kode zibilaren seigarren liburua. Testua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 57. zenbakian argitaratu da, 2017ko martxoaren 8an. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Elena Aranda eta Guillermo Ruiz de Erentxun: "Bide publikoak"
Forulege
2017/02/28
Elena Aranda Lambea andreak, nekazaritza ingeniari teknikoak eta mendi-ingeniariak, eta Guillermo Ruiz de Erentxun Elkoro jaunak, bideetan adituak, 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen eta bide eta bide-zorrei inguruko lana burutu dute. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial
Forulege
2017/02/28
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 13. zenbakia argitaratu du. 13. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2016. urteko neguarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak (Andres M. Urrutia Badiola jaunaren doktorego tesiaren aipamen arina du), notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Isaac Merino Jara: “Los pactos sucesorios en las Comunidades Autónomas de régimen común (aspectos fiscales)”
Forulege
2017/02/02
Isaac Merino Jara jaunak, Finantza eta Zerga zuzenbidean Katedradunak, “Los pactos sucesorios en las Comunidades Autónomas de régimen común (aspectos fiscales)” artikulua landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“Lan zuzenbidea” liburu berria
Forulege
2017/02/01
Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Lanaren eta Gizarte Segurantzaren irakasle titularra den Francisco Javier Arrieta Idiakezek argitaratu berri du bere azken eskuliburua: «Lan-zuzenbidea» (Bilbo: Gomylex, 2017, 468 orr., ISBN: 978-84-15176-78-7).
Bada, eskuliburu horrek bere baitara bildu ditu, erabat eguneratuta, aldez aurretik argitaratuak zituen «Lan-zuzenbidea I» (Bilbo: Gomylex, 2014, 319 orr., ISBN: 978-84-15176-44-2) eta «Lan-zuzenbidea II» (Bilbo: Gomylex, 2015, 235 orr., ISBN: 978-84-15176-53-4) eskuliburuak. Halaber, gogoratu behar da iaz «Gizarte Segurantza» (Bilbo: Gomylex, 239 orr., ISBN: 978-84-15176-63-3) eskuliburua argitaratu zuela. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“Ondareari buruzko zuzenbide berezia” liburu berria
Forulege
2017/01/31
Andres M. Urrutia Badiola jauna, AVD-ZEAren burua, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburua. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 7. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren eta Gomylex argitaletxearen babespean argitaratu da. Hona, beraz, liburuaren azala eta aurkibidea, orain blog honetara ekarri direnak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“Familia eta Oinordetza zuzenbidea” liburu berria
Forulege
2017/01/30
Andres M. Urrutia Badiola jauna, AVD-ZEAren burua, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburua. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren eta Gomylex argitaletxearen babespean argitaratu da. Hona, beraz, liburuaren azala eta aurkibidea, orain blog honetara ekarri direnak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bizkaiko Foru Aldundia: Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 legeari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua
Forulege
2017/01/23
Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 legeari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter