Forulege.blog
Gontzal Aizpurua: Euskal Zuzenbide Zibilaren aroa. 2/2015 Legea
Forulege
2016/05/09
Gontzal Aizpurua Ondaro legelari jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak eta Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, Bizkaiko Legelarien I. Kongresuan egin zuen Euskal Zuzenbide Zibilaren aroa. 2/2015 Legea hitzaldia argitaratu da Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Inforamzio Agerkarian (2016, 248. zk). Ohargarria delakoan hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
5/2015 Legea Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa: hutsen zuzenketa
Forulege
2016/05/05
Gaur, 2016. urteko maiatzaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 5/2015 legearen, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoaren hutsen zuzenketa argitaratu da. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpena atxikitzen da blogera. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“El Derecho Civil Vasco del siglo XXI. De la ley de 2015 a sus desarrollos futuros” liburuaren bertsio elektronikoa
Forulege
2016/04/21
Eusko Legebiltzarrak “El Derecho Civil Vasco del siglo XXI. De la ley de 2015 a sus desarrollos futuros” liburuaren bertsio elektronikoa argitaratu du bere webgunean. Liburuak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatu eta Bilbon 2015 urteko azaroaren 2an eta 3an izan ziren jardunaldietako hitzaldiak biltzen ditu. Ohargarria delakoan liburuaren esteka eskeintzen dugu blog honetan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"Experto en Derecho Civil Vasco" tituluaren aurkezpen jardunaldia Donostian
Forulege
2016/04/14
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak atsegin handiz Experto en Derecho Civil Vasco tituluaren aurkezpen jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Jardunaldia datorren apirilaren 20an, 16.00etan, izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpusaren Gradu aretoan. Jardunaldi berean, Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa erakusketa irekiko da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Andoni Antruejo: 2016ko otsailaren 9ko AGEri oharra
Forulege
2016/04/11
Andoni Antruejo Sánchez legelari jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Ourenseko eta Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, Galiziako oinordetza-itunen PFEZ tributazioari buruzko 2016ko otsailaren 9ko AGEren gaineko oharra bidali digu. Ohargarriak direlakoan, hona hemen gure blogean bi dokumentuak, oharra eta epaia. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Andrés Urrutia Badiola: "El certificado sucesorio europeo y el poder testatorio en el Derecho Civil foral de Vizcaya"
Forulege
2016/04/06
Andrés Urrutia Badiola jaunak, notarioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Bitácora Millennium DIPr aldizkariaren 1.go zenbakian “El certificado sucesorio europeo y el poder testatorio en el Derecho Civil foral de Vizcaya” izenburua duen artikulua argitaratu zuen. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean artikulurako lotura. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"Experto en Derecho Civil Vasco" tituluaren irekiera jardunaldia
Forulege
2016/04/04
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak atsegin handiz Experto en Derecho Civil Vasco tituluaren irekiera jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Titulu hau, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren fruitua da. Gogoratu Akademiaren kideek matrikularen zenbatekoaren gainean eko deskontua dutela. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Berria egunkaria: Auzotasun batuaren aroa da
Forulege
2016/03/30
Joan den asteartean, 2016ko martxoaren 29an, Berria egunkariak Euskal zuzenbide zibilari buruzko artikulua argitaratu zuen. Bertan Arantxa Iraola kazetariak jaso ditu Andres Urrutia Badiola jaunaren, Gontzal Aizpurua Ondaro jaunaren eta Juanjo Álvarez Rubio jaunaren adierazpenak, Auzotasun batuaren aroa da izeneko titulupean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco Javier Arrieta Idiakezek Gizarte Segurantza eskuliburua argitaratu berri du
Forulege
2016/03/22
Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren irakasle titular eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide den Francisco Javier Arrieta Idiakezek Gizarte Segurantza eskuliburua argitaratu berri du, 2016ko otsailean (Bilbo: Gomylex, 239 orr. ISBN: 978-84-15176-63-3). Berau Gizarte Segurantzaren alde garrantzitsuenak osotasunean jorratu dituen euskarazko lehenengo lana da. Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokituta, lan hau zazpi gaik osatzen dute, denak ere labur, zuzen eta erraz antolatutakoak, gaira modu egokian hurbiltzea ahalbidetzeko xedearekin. Gainera, azalpenak osatu dira informazio gehigarriarekin eta eguneratutako arautegi eta jurisprudentziarekin. Zehatzago, zazpi gai horien egiturak irizpide logiko eta koherentea du oinarri, abiapuntu izanik urriaren 30eko 8/2015 Legegintzazko Errege Dekretua, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina Onestekoa, hain zuzen, 2016ko urtarrilaren 2an indarrean jarritakoa. Horrela, Gizarte-babesak historian zehar izandako bilakaera eta Gizarte Segurantzaren Sistemak Espainian izandako bilakaera aztertu ondoren, Gizarte Segurantzaren Sistemaren araubide publikoari erreparatu zaio. Bada, hurrengoak dira araubide publikoari dagokionez jorratu diren gaiak: kudeaketa, aplikazio-esparrua eta kontribuzio-adarraren harreman juridiko instrumentalak, hau da, kokatze-egintzak (enpresaburua inskribatzea, langileak afiliatzea eta langileei altak eta bajak ematea), kotizazioa eta Sistemak eskainitako prestazioak, gaur egun estaldura ideala osatzen duten gertakizunak eta arriskuak aintzat hartuta. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa: kronika
Forulege
2016/03/22
Laura Totorikaguena Odiaga andere abokatuak eskaintzen digu kronika bat pasa den urtarrilaren 28an Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egin zen Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa. Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera jardunaldiaren inguruan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Nafarroako zuzenbide zibila: Nafarroako Parlamentuaren erabakia
Forulege
2016/03/16
Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak, Nafarroako Parlamentuaren erabakiari buruzko oharra eskeintzen digu. Erabaki horretan Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Berria oso-osorik berrikusteko lantaldea sortzea onartu du.
Ohargarria delakoan, oharra eta Geroa Bai, EH-Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek aurkeztutako testua batzen dira blog honetara. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
DeustoBide: Zuzenbidearen funtsak. Familia eta Zuzenbidea. Ondare eta zerga estrategiak
Forulege
2016/03/16
DeustoBide – Herritasun Eskolak, Deustuko Unibertsitatearen eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren lankidetzaren artean sortutako proiektuak, Zuzenbidearen funtsak. Familia eta Zuzenbidea. Ondare eta zerga estrategiak ikastaroa antolatu du.
Blog honetara batzen dira ikastaroari buruzko informazioa eta izena emateko formularioa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Diego Granados: La legítima en la Ley 5/2015 de Derecho Civil Vasco: sus caracteres
Forulege
2016/03/15
Diego Mª Granados de Asensio jaunak, Donostiako notarioak, joan den martxoaren 2an Donostian izan zen XXI mendeko euskal zuzenbide zibila.Oinordetza praktika eta 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, Gipuzkoan jardunaldian parte hartu zuen La legítima en la Ley 5/2015 de Derecho Civil Vasco: sus caracteres hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Forulege
2016/03/15
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den maiatzaren 11n. Hitzarmen honekin erakunde bien arteko lankidetza indartzen da zuzenbidearen ikerketan eta zabalkunde sozialean, batez ere, euskal zuzenbidean, zibilean eta autonomikoan, eta euskara juridikoan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia Araban
Forulege
2016/03/03
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak datorren martxoaren 15ean izango dute XXI. mendeko euskal zuzenbide zibila. 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa Arabako Lurralde Historikoan jardunaldia Eusko Legebiltzarrean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter