Forulege.blog
Oinordetza-ituna, Arabako Foru Aldundiaren zerga kontsulta loteslea
Forulege
2016/03/02
Joan den 2016ko urtarrilaren 22an Arabako Foru Aldundiak, 11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzei buruzkoaren gainean egindako zerga kontsulta loteslea eman zuen, oinordetza-itunaren izaerari buruz.
Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean eta forulege datu-basean barruraturik geratzen da Jurisprudentzia atalean, Fiskalitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibila arloan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza berria
Forulege
2016/03/01
Otsailaren 29an egindako urteko batzarrean hurrengo 3 urteetarako Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza berria aukeratu zen.
Blog honekin batera doaz Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza berriaren kideak.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“Experto en Derecho civil vasco” Berezko titulua
Forulege
2016/03/01
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak Experto en Derecho civil vasco Berezko titulua sortu dute. Berezko titulu honek 15 ECTS ditu eta zuzenbideko profesional eta eragile juridikoei zuzenduta dago. Helburutzat du, indarrean dagoen legeria berriarekin bat etorriz, euskal zuzenbide zibilean espezializazioa lortzea. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Naiara Rodríguez Elorrieta: "El procedimiento arbitral abreviado en el ámbito de las cooperativas"
Forulege
2016/02/22
Naiara Rodríguez Elorrieta andreak, Deustuko Unibertsitatearen ikertzaileak, El procedimiento arbitral abreviado en el ámbito de las cooperativas izenburua duen lana idatzi du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia Gipuzkoan
Forulege
2016/02/22
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak datorren martxoaren 2an izango dute XXI. mendeko euskal zuzenbide zibila. Oinordetza praktika eta 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, Gipuzkoan jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal zuzenbide zibila “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian
Forulege
2016/02/18
Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 91. zenbakian, 2016. urteko urtarrilekoan, Maite Orue kazetariaren “Euskal Zuzenbide Zibil berria: Berdintasuna irizpide” erreportaia eta Josu Oses Abando jaunari, Eusko Legebiltzarreko legelariari, egindako elkarrizketa argitaratu dira. Bi-biak, euskal zuzenbide zibilari buruzkoak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 257/2016 Foru Agindua: oker zuzenketa
Forulege
2016/02/17
Bizkaiko Foru Aldundiak gaur, otsailaren 17ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 32. zk., 257/2016 Foru Aginduaren oker-zuzenketa argitaratu du. Foru agindu horren bidez arautzen da administrazio-prozedura, Bizkaiko Lurralde Historikoko forudunen testamenturik gabeko oinordeko Bizkaiko Foru Aldundia dela adierazteko, betiere pertsona horiek hil badira 2015eko urriaren 3a baino lehen. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua: goresmenak
Forulege
2016/02/12
Itziar Monasterio Aspiri andreak, Deustuko Unibertsitatearen ohorezko irakasleak, 2015. urteko urrian hil zen Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua gogoratzen du lerro hauetan.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bizkaiko Foru Aldundia: Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 257/2016 Foru Agindua
Forulege
2016/02/12
Bizkaiko Foru Aldundiak otsailaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 25. zk., Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren, 257/2016 Foru Agindua, otsailaren 2koa, argitaratu zuen; beraren bidez arautzen da administrazio-prozedura, Bizkaiko Lurralde Historikoko forudunen testamenturik gabeko oinordeko Bizkaiko Foru Aldundia dela adierazteko, betiere persona horiek hil badira 2015eko urriaren 3a baino lehen. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“Euskara Foru Aldundien zirkularretan: Bizkaia (1917-1919) Gipuzkoa (1918-1923)" liburuaren aurkezpena
Forulege
2016/02/08
Datorren ostiralean, otsailaren 19an, Euskara Foru Aldundien ibilbidean jardunaldiaren barruan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Abeurrea bildumaren Euskara Foru Aldundien zirkularretan: Bizkaia (1917-1919) Gipuzkoa (1918-1923) liburua aurkeztuko da. Liburua, Andrés María Urrutia Badiola jaunaren zuzendaritzapean eta Cesar Gallastegi Aranzabal jaunaren eta Arantza Etxebarria Iturrate andrearen laguntzarekin egin da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
José Javier García Ross: Algunas consecuencias de la aprobación de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco, en el Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas
Forulege
2016/02/08
José Javier García Ross jaunak, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren idazkariak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoaren Fiskalitatea eta Euskal Zuzenbide Zibila mahai inguruan parte hartu zuen Algunas consecuencias de la aprobación de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco, en el Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“Euskara Foru Aldundien ibilbidean” jardunaldia
Forulege
2016/02/05
Sabino Arana Fundazioak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskaltzaindiak datorren otsailaren 19an, ostiralean, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan izango den Euskara Foru Aldundien ibilbidean jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Gonbidapen eskutitza eta egitaraua batzen dira blog honetara.
Aldi bereko itzulpena egongo da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa. Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera
Forulege
2016/02/01
Pasa den urtarrilaren 28an, arrakasta handiz egin zen Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa. Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera. Datozen egunetan erakutsiko ditugu bertan azaldu ziren gaiak. Aurrerapen gisa, jardunaldiko argazki batzuk gehitzen ditugu. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, honako lege honen arlokoa: 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa
Forulege
2016/02/01
2016. urteko urtarrilaren 25ean argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean, 21. zk, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 15. zk, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioa, honako lege honen arlokoa: 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Akordio honen bitartez, bi administrazioek legearen 117. artikuluaren interpretazioa adostu dute eta honen gainean zituzten desadostasunak ebatzi, beraz, ez da konstituziokontrakotasun-errekurtsorik jarriko aipatutako legearen gainean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Gipuzkoako Foru Aldundia: 7/2015 Foru Araua, abenduaren 23koa, Zerga alorreko aldaketa jakin batzuk onartzen dituena
Forulege
2016/01/29
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015eko abenduaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 247. zk., 7/2015 Foru Araua, abenduaren 23koa, Zerga alorreko aldaketa jakin batzuk onartzen dituena. Bertan arautzen dira euskal zuzenbide zibilaren alor batzuk zergaren ikuspegitik, hala nola, oinordetza itunak, 1.4.2. eta 3. artikuluetan. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter