Forulege.blog
Lanbideak Bildumaren 5. zenbakia: La Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco. Comentarios breves, texto de la ley, antecedentes legislativos y formulario notarial
Forulege
2016/01/27
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Dykinson Argitaletxeak Lanbideak Bildumaren 5. zenbakia argitaratu dute. Liburua Andres M. Urrutia Badiola jaunaren zuzendaritzapean egin da, jardule juridiko batzuen parte-hartzearekin. Horren izenburua La Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco. Comentarios breves, texto de la ley, antecedentes legislativos y formulario notarial da eta gaur bertan aurkeztuko da, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bilaketa atala berritu du www.forulege.com webguneak
Forulege
2016/01/26
5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa legea indarrean sartu ondoren, www.forulege.com webguneak bere Bilaketa atala berritu du egungo egoerara egokitzeko. Horretarako, 2/2003 Legea, maiatzaren 7koa, Izatezko Bikoteak arautzekoa, 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa eta 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa legeak barruratu dira atal honetara. Era berean, erabiltzailearentzako erabilgarriagoa izango den diseinu bat ezarri da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Erakusketa: "Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa"
Forulege
2016/01/21
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldeak “Euskal zuzenbide zibila: iragana, oraina, geroa” erakusketa irekiko dute Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoan.
Erakusketak 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko erakustoki berri bi ditu. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
José-Miguel Gorostiza: Nafarroako Zuzenbide Zibilaren kodifikazioruntz Sinposioa
Forulege
2016/01/20
José-Miguel Gorostiza Vicente legelari jaunak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldearen arduradunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, urtarrilaren 11n eta 12an Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Parlamentuak eta Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak antolatuta, izan zen Nafarroako Zuzenbide Zibilaren kodifikazioruntz sinposioari buruzko testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean sinposioaren egitarauarekin batera. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera" - Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko XIV. Jardunaldi Praktikoa
Forulege
2016/01/13
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldeak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urtarrilaren 28an izango dute Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, “Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera” hartuko da aztergai. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
URTE BERRI ON
Forulege
2015/12/29
Forulege.bloga egiten dugunok 2016. urte zoriontsua opa dizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua: goresmenak
Forulege
2015/12/22
Txemi Gorostiza Vicente jaunak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldearen idazkari gisa, berrikitan hil den Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua gogoratzen duten lerro hauek bidali dizkigu. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jardunaldia: "Justificación de un tratamiento fiscal para las cooperativas"
Forulege
2015/12/02
2015eko azaroaren 19an, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen Auditorioan “Justificación de un tratamiento fiscal para las cooperativas” jardunaldia egin zen. Hona hemen jardunaldi horretako irudi batzuk. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua: goresmenak
Forulege
2015/11/30
Jokin Txapartegi Zendoia jaunak, abokatuak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, berrikitan hil den Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua gogoratzen du lerro hauetan.
Hasieratik ezarriz Foru Zuzenbidearen sustraia Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua: goresmenak
Forulege
2015/11/26
José Luis Iriarte Ángel jaunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren katedradunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, berrikitan hil den Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua gogoratzen du lerro hauetan.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Aurkezpena: "Obras de Fray Domingo de Lerin y Clavijo"
Forulege
2015/11/24
Ana Otadui Biterik, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, atseginez gonbidatzen zaitu Obras de Fray Domingo de Lerin y Clavijo liburuaren aurkezpen ekitaldira. Ekitaldia Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan (Hurtado de Amezaga, 6, Bilbo) izango da abenduaren 1ean, 18:30tan. Liburuak, Bizkaiko Jaurerriak 1807. urtean egiteko agindu eta inoiz argitaratu gabeak, forutasunaz eta eskubide historioez dihardu. Edizioa José Mari Gorordok koordinatu du eta ekitaldian Mitxel Unzuetak hartuko du parte. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua: goresmenak
Forulege
2015/11/24
Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, berrikitan hil den Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua gogoratzen du lerro hauetan.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua: goresmenak
Forulege
2015/11/18
Elixabete Piñol Olaeta andreak, abokatuak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, berrikitan hil den Adrián Celaya (g.b) Akademiaren burua gogoratzen du lerro hauetan.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jardunaldia: "Justificación de un tratamiento fiscal para las cooperativas"
Forulege
2015/11/12
2015eko azaroaren 19an Deustuko Unibertsitatearen Auditorioan (16:30etatik 19:00etara) jardunaldi bat ospatuko da, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, kooperatiben fiskalitateari buruz.
Jardunaldiak bi zati izango ditu: batetik, kooperatiben araubide fiskal berezia justifikatuko da. Eta bestetik, indarreko araubidearen aplikazioa azalduko da, bai eta hori aldatzeko proposamenak ere. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Ignacio Javier Etxebarria: "Transparencia y municipios vascos"
Forulege
2015/11/11
Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jaunak, Getxoko Udaletxeko Idazkari Nagusiak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Transparencia y municipios vascos artikulua idatzi du. Izan ere, testu honek azaltzen du Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan eragin handia izango duen gardentasunaren inguruko legeria. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter