Forulege.blog
“Enpresa-taldeak eta Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea” kongresua
Forulege
2015/10/09
Deustuko Unibertsitateko «Kooperatibismoa, fiskalitatea, lan-harremanak eta Gizarte Babesa» ikerketa-taldeak Enpresa-taldeak eta Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea kongresua antolatu du. Kongresu honen xedea da egunetik egunera gero eta garrantzi gehiago duen errealitate baten inguruko arazo juridikoak aztertzea, hots, enpresa-taldeena, halakoak enpresa antolatzeko eredu berri diren heinean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa indarrean sartzen da
Forulege
2015/10/02
Gaur, urriaren 3an, indarrean jarri da Eusko Legebiltzarrak 2015. urteko ekainaren 25ean onartutako 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Horren bidez euskal herritar guztiek eskura izango dituzte lanabes juridiko berriak, batez ere familia eta oinordetza zuzenbidean.
Legearen indarraldiak aintzat hartu behar du Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari bidalitako agiria, legeak ezarritako bidea ireki dadin bi erakundeen artean, uste baitu Espainiako Gobernuak Lege honen 117 artikulua Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela. Nolanahi ere artikulu hori izango litzateke bakarra egoera horretan, Konstituzioaren aurkako helegitea ekarri dezakeena. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
XXI. mendeko Euskal zuzenbide zibila. 2015eko Legetik etorkizuneko lege garapenetara
Forulege
2015/09/28
Eusko Legebiltzarraren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bultzadarekin XXI. mendeko Euskal zuzenbide zibila. 2015eko Legetik etorkizuneko lege garapenetara jardunaldiak antolatu dira Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Lege berriaren inguruan Euskal zuzenbide zibilaren etorkizuna jendartean aurkezteko. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"Pedro Ibarreche" Praktika Juridikorako Eskolak antolatutako jardunaldia: "Análisis práctico de los titulos sucesorios en la nueva Ley 5/2015 de 25 de Julio, de Derecho Civil Vasco"
Forulege
2015/09/16
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikorako Eskolak Análisis práctico de los titulos sucesorios en la nueva Ley 5/2015 de 25 de Julio, de Derecho Civil Vasco izenburupean jardunaldia antolatu du. Jardunaldia urriaren 1ean Bizkaia Jaurerriko Abokatun Bazkun Ohoretsuaren Ekitaldi Aretoan izango da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa legeria sailean
Forulege
2015/09/10
7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeria sailean, lege zibilak atalean eta Euskal Autonomi Erkidegoa azpiatalean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa legeria sailean
Forulege
2015/09/09
5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeria sailean, lege zibilak atalean eta Euskal Autonomi Erkidegoa azpiatalean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legea indarrean sartzen da
Forulege
2015/09/03
Alkain Oribe andere abokatuak, Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak eta Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legea indarrean sartzen dela eta testu bat idatzi du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Abuztuan atsedenaldia
Forulege
2015/07/28
Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jardunaldia: XXI. Mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 2015eko Legetik etorkizunezko lege garapenetara
Forulege
2015/07/27
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean, ari da antolatzen XXI. Mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 2015eko Legetik etorkizunezko lege garapenetara jardunaldia. Euskalduna Jauregian egingo da, Bilbon, 2015eko azaroaren 2an eta 3an.
Joan den ekainaren 25ean, Eusko Legebiltzarrak onetsi zuen Euskal Zuzenbide Zibilaren Legea. Jardunaldiak ezagutzera eman nahi du lege berria, eta aurrera jarraitu Zuzenbide Zibila aztertzen, garatzen eta eguneratzen. Aurreneko egunean, azaroaren 2an, testuingurua jarriko zaio Euskal Zuzenbide Zibilari: bilakaera historikoa eta instituzionala, eta Europari egokitzea. Bigarren egunean, Oinordetza Zuzenbidearen alderdi berrienak izango dira eztabaidagai, izatezko bikoteak edo zaintza partekatua barne. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 legearen argitalpena Estatuko Aldizkari Ofizialean
Forulege
2015/07/27
Joan den ostiralean, 2015. urteko uztailaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean 5/2015 legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa argitaratu zen. Estatuko Aldizkari Ofizialaren argitalpena atxikitzen da blogera. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen omenaldia Adrian Celayari eta “XXI. mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 5/2015 Legetik bere etorkizuneko garapenetara” jardunaldien iragarpena
Forulege
2015/07/24
Atzo, 2015. urteko uztailaren 23an, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak omenaldi ekitaldia egin zioten Adrian Celaya jaunari Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren batzar aretoan. Ekitaldian, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren dekanoak, Carlos Fuentenebro jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordeak, Andres Urrutia jaunak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendariak, Fernando Salazar jaunak eta Eusko Legebiltzarreko buruak, Bakartxo Tejeria andereak parte hartu zuten. Azken honek Adrian Celayari oparitu zion berrikitan Eusko Legebiltzarrak onetsi duen 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal zuzenbide zibilari buruzkoaren ale berezia, euskaraz eta gaztelaniaz. Orobat, “XXI. mendeko Euskal Zuzenbide Zibila. 5/2015 Legetik bere etorkizuneko garapenetara” jardunaldien iragarpena eta horien irudiaren aurkezpena ere egin ziren.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
3/1992 Legearen eta 5/2015 Legearen arteko baliokidetasun taula
Forulege
2015/07/17
Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, 3/1992 Legearen, uztailaren 1ekoa, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoaren eta 5/2015 Legearen, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari burukoaren arteko baliokidetasun taula bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko epai berri bi
Forulege
2015/07/16
Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari Bizkaiko Probintziako Audientziaren epai bi bidali dizkio; epai hauek Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira. Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu horiek banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Horrez gain, epaiak forulege webgunearen jurisprudentzia atalean barneratuta daude. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial
Forulege
2015/07/08
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak 20 urte betetzen ditu eta Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 11. zenbakia argitaratu du. 11. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2015. urteko udarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Gontzal Aizpurua: "5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. Printzipio eratzaileak"
Forulege
2015/07/07
Gontzal Aizpurua Ondaro legelari jaunak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege berriari buruz euskarazko testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter