Forulege.blog
José-Miguel Gorostiza: "Aprobada la nueva Ley Civil Vasca: Zorionak eta ongi etorria"
Forulege
2015/07/03
José-Miguel Gorostiza Vicente legelari jaunak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege berriari buruz testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 legearen argitalpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
Forulege
2015/07/03
Gaur, 2015. urteko uztailaren 3an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 5/2015 legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa argitaratu da. 3 hilabeteko epean jarriko da indarrean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko argitalpena atxikitzen da blogera. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Elixabete Piñol: "5/2015, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen ardatzak"
Forulege
2015/07/02
Elixabete Piñol Olaeta legelari andereak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege berriari buruz euskarazko testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Eusko Legebiltzarrak jagoletza partekatuari buruzko legea onartu du
Forulege
2015/07/01
Atzo, 2015. urteko ekainaren 30ean, Eusko Legebiltzarrak 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa onartu zuen, "jagoletza partekatuari buruzko legea" esaten zaiona, lege honen aplikaziorako loturazko puntua euskal auzotasun zibila da. Legearen testua atxikitzen da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mario Martínez de Butrón: "Tiempo de cambio"
Forulege
2015/07/01
Mario Martínez de Butrón Martínez jaunak, notarioak, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, berrikuntza juridiko batzuei buruzko testua idatzi du, barruan dagoela Euskal Zuzenbide Zibilaren Lege berriaren gaineko iruzkina. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco de Borja Iriarte Ángel: "El beneficio legal de inventario en la Ley de Derecho Civil Vasco"
Forulege
2015/06/29
Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege berrian "inbentarioaren legezko onurari" buruz testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Juan José Álvarez Rubio: “Ley 5/2015: desarrollo y modernización de nuestro Derecho Civil Vasco”
Forulege
2015/06/29
Juan José Álvarez Rubio jaunak, Nazioarteko Zuzenbidearen Katedradunak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, testu bat landu du 2015. urteko ekainaren 25ean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Euskal Zuzenbide Zibilaren lege berriaren lehen irakurketarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jesús Fernández de Bilbao: "La sucesión por comisario en la Ley de Derecho Civil Vasco"
Forulege
2015/06/29
Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege berrian komisario bidezko oinordetzari buruz testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Josu Osés: Una ley para la historia del Derecho Civil Vasco
Forulege
2015/06/26
Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Una ley para la historia del Derecho Civil Vasco artikulua eskaintzen digu. Artikulu honetan legeak onespena lortu arte izan duen ibilbidea azaltzen da modu labur batean.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Eusko Legebiltzarrak Euskal Zuzenbide Zibilaren Legea onartu du
Forulege
2015/06/25
Gaur, 2015. urteko ekainaren 25ean, Eusko Legebiltzarrak Euskal Zuzenbide Zibilaren lege-proposamenaren testua onartu du Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta UPyD taldeen abstentzioekin. Legea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 3 hilabeteko epean jarriko da indarrean. Legearen testua atxikitzen da, 5/2015 legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa izango dena. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
José Luis Pérez Triviño: "Ética y deporte"
Forulege
2015/06/18
Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arlo zibileko eta penaleko salaren Magistratuak, José Luis Pérez Triviño jaunak argitaratutako Ética y deporte (Desclée, Bilbo, 2011) lanaren ikuspegia eskaintzen digu aipamen honetan. Aipamenaren testua honekin batera doa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mapak atala berritu du www.forulege.com webguneak
Forulege
2015/06/10
www.forulege.com webguneak bere Mapak atala berritu du berrikitan Bizkaiko Foru Aldundiak bere www.bizkaia.net webgunearen erabiltzaileen eskura jarri duen kartografia oraintsukoenarekin (2006. urtea) zein 2013ko ortoargazkietan ageri diren forurik gabeko lurraldeen mugarriztapenekin.
Aurrerantzean kartografia eta ortoargazkiak www.forulege.com webgunearen arlo honetan ere kontsultatu daitezke: Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Kataluniako lege zibilen eraldaketak
Forulege
2015/06/03
Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, berrikitan Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya delakoan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu diren Ley 5/2015, de 13 de mayo, de modificación del libro quinto del Código civil de Cataluña, relativo a los derechos reales eta Ley 6/2015, de 13 de mayo, de armonización del Código civil de Cataluña legeei buruz landu dituen oharrak eskaintzen dizkigu. Ohargarriak direlakoan, hona hemen oharrak eta legeen testuak gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jesús Fernández de Bilbao: "La sucesión voluntaria contraria a la troncalidad. Aspectos procesales judiciales"
Forulege
2015/05/28
Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, tronkalitatearen kontrako borondatezko oinordetzari buruz landu duen testua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilaren lege-proposamena: zuzenketak aurkezteko epea
Forulege
2015/05/18
Eusko Legebiltzarrak, 2015eko apirilaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aintzat hartzea Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena.
Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 149.2 artikuluan adierazitakoa betez, Mahaiak, 2015eko maiatzaren 5eko bileran, agindu du aipatutako lege-proposamenaren testua Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeari bidal dakiola. Mahaiak, halaber, hamabost egun balioduneko epea ireki du zuzenketak aurkezteko. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter