Forulege.blog
“El patrimonio sucesorio. Reflexiones para un debate reformista” liburuaren aurkezpen ekitaldia
Forulege
2015/05/15
Joan den asteartean, 2015. urteko maiatzaren 12an, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan, Francisco Lledó Yágüez jaunak, Mª Pilar Ferrer Vanrell andreak eta José Ángel Torres Lana jaunak, Zuzenbide zibileko katedradunek zuzenduriko “El patrimonio sucesorio. Reflexiones para un debate reformista” liburuaren aurkezpen ekitaldia egin zen. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco de Borja Iriarte Ángel: “Futbola eta Zuzenbidea, Futbola edo Zuzenbidea”
Forulege
2015/05/14
Joan den asteazkenean, 2015. urteko maiatzaren 6an, Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arlo zibileko eta penaleko salaren Magistratuak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartera sartzeko hitzaldia egin zuen, Futbola eta Zuzenbidea, Futbola edo Zuzenbidea izenburuarekin. Lorenzo Goikoetxea Oleaga Osoko Adiskide jaunak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Zuzendari Ohiak erantzun zion. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“El patrimonio sucesorio. Reflexiones para un debate reformista” liburuaren aurkezpena
Forulege
2015/05/04
Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak eta Zuzenbide Akademiaren lehendakariak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte Francisco Lledó Yágüez jaunak, Mª Pilar Ferrer Vanrell andreak eta José Ángel Torres Lana jaunak, Zuzenbide zibileko katedradunek zuzenduriko liburuaren aurkezpenera: Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea: Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunaren Osoko Adiskidearen sarrera lanaren irakurketa
Forulege
2015/05/04
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Batzordeak, atseginez gonbidatzen zaitu Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arlo zibileko eta penaleko salaren Magistratuaren, Osoko Adiskidearen sarrera lanaren irakurketara.
Gaia hauxe izango da: Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai-ingurua: "Erregistro Zibila eta Foru Zuzenbide Zibila”
Forulege
2015/04/28
Asteazkenean, martxoaren 29an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan, arratsaldeko 19:00tan mahai-ingurua egingo da, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldeak antolatua, “Erregistro Zibila eta Foru Zuzenbide Zibila” izenburuarekin. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos” mahai-inguruaren kronika
Forulege
2015/04/24
Elixabete Piñol Olaeta andereak, abokatuak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldearen eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, joan den martxoaren 26an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren “Salon Azul” delakoan, “XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos” izenburuarekin egin zen mahai-inguruaren kronika eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege-proposamena aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
Forulege
2015/04/23
Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak, 2015eko apirilaren 23ko saioan, aintzat hartu du Euskal Zuzenbide Zibilari buruz lege-proposamena bertaratu diren guztien aldeko botoarekin. Eztabaidaren transkripzioa eta boto ematea batzen da blog honetara.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko epai berri bat
Forulege
2015/03/31
Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari Arabako Probintziako Audientziaren epai bat bidali dio; epai hau Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa da (senipartea eta bazterketa - 2012ko maiatzaren 8ko Arabako PAE). Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu hori banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Horrez gain, epaia forulege webgunearen jurisprudentzia atalean barneratuta dago. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bizkaiko Foru Aldundia: "Aforatu gabeko Bizkaiko lurraldea. Kartografia eta ortoargazkiak"
Forulege
2015/03/30
Bizkaiko Foru Aldundiak, bere www.bizkaia.net webgunearen erabiltzaileen eskura jarri berri du Bizkaiko Lurralde Historikoari dagokion Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzko guztia, eskuragarri dagoen kartografia oraintsukoenean (2006. urtea) zein 2013ko ortoargazkietan ageri diren aforatu gabeko lurraldeen mugarriztapenak barne. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai-ingurua: "XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos”
Forulege
2015/03/30
Joan den martxoaren 26an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren “Salon Azul” delakoan, “XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos” izenburuarekin mahai-ingurua egin zen. Bertan, moderatzaile lanak Nazario de Oleaga jaunak, abokatuak, egin zituen eta Juan Calparsoro jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Javier Beramendi jauna, abokatua, Juan Mateo Ayala jauna, Bizkaiko Probintzi Entzutegiko magistratua, eta Francisco de Borja Iriarte jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren arlo zibil eta penaleko Salaren magistratua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea, hizlari izan ziren. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Javier Muguruza Arrese jauna: “Tributación en el IRPF del instituyente de un pacto sucesorio por la ganancia patrimonial derivada de la transmisión”
Forulege
2015/03/30
Javier Muguruza Arrese jaunak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren diruzainak, 2014. urteko ekainean egindako oinordetza-itunei buruzko Kontsulta Loteslearen inguruan, Lurralde Erkideko Tributu Administrazioak emandako erantzuna bidali digu, forulege.blog-ean zabaltzeko. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai-ingurua: "XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos”
Forulege
2015/03/23
Ostegunean, martxoaren 26an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren “Salon Azul” delakoan, arratsaldeko 19:00tan mahai-ingurua egingo da, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak antolatua, “XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos” izenburuarekin. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege Proposamena
Forulege
2015/03/23
Joan den martxoaren 10ean Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra talde parlamentarioek bere tramitaziorako Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuten Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege Proposamenaren testua eskaintzen dizue gaur forulege.blogak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai-ingurua: "XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos”
Forulege
2015/03/10
2015eko martxoaren 26an, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren “Salon Azul” delakoan, arratsaldeko 19:00tan mahai-ingurua egingo da, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak antolatua, “XX años del Tribunal del Jurado: aspectos prácticos” izenburuarekin. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Gaur aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege Proposamena
Forulege
2015/03/10
Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Euskal Talde Popularra Talde Parlamentarioek, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege Proposamen bat aurkeztu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, bere tramitaziorako.
Aurkezpenaren testua batzen da forulege.blogera. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter