Forulege.blog
Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harremanei buruzko lehen ikaskuntza jardunaldiak: "Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna"
Forulege
2014/09/11
Atseginez jakinarazten dizugu jardunaldi batzuk egingo direla urriaren 13an eta 14an, “Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna” aztertzeko, Bilboko Euskalduna jauregian. Honekin batera bidaltzen dizugu haien egitaraua.
Egitarauaren koordinatzaileok erabili dugun ideia nagusia izan da bi eskubideren artean inoiz sortu den gatazka baten alderdiak aztertzea eta argitzea: legebiltzarkideek Gobernuaren informazioa eta dokumentazioa eskatzeko duten eskubidea, batetik, eta zenbait kasutan egon daitekeen pribatutasunerako eskubidea, hala nola pertsona fisiko eta juridikoen datuez ari garenean, bestetik. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Abuztuan atsedenaldia
Forulege
2014/07/30
Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
JADO aldizkariaren 24. eta 25. zenbakiak
Forulege
2014/07/29
Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 24. zenbaki berezia, Javier de Oleaga Echeverría (g.b.) idazkari eta bazkide izan zenaren omenez, eta 25. zenbakiak argitaratu ditu. Akademiaren bazkideek irailean jasoko dituzte aldizkariaren argitalpen inprimatuak. Aldizkarien aurkibideak mezu honetan ikus daitezke. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2014ko ekainaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaia
Forulege
2014/07/28
Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, www.forulege.com webguneari Auzitegi Gorenaren epai bat bidali dio, 2014ko ekainaren 23ko. Epai honek, Errioxako Autonomia Erkidegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2012ko uztailaren 5eko 552/12 epairen aurka jarritako kasazio-errekurtsoa atzera botatzen du. Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu hau banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Irakurri [+]
(2) Iruzkin Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco de Borja Iriarte: TS 28 de abril de 2014: el artículo 9.8 CC excepciona el principio general de unidad de la sucesión
Forulege
2014/07/09
Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, aurretiaz www.legaltoday.com webgunean argitaratu den “TS 28 de abril de 2014: el artículo 9.8 CC excepciona el principio general de unidad de la sucesión” artikulua eskeintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
María Jose Anitua: "La Práctica del Derecho Colaborativo en Materia Civil y Mercantil brota en España"
Forulege
2014/06/27
Alkain Oribe andereak, IACP nazioarteko aldizkarian argitaratutako María Jose Anitua Trevijanoren gogoeta bidali digu. Anitua anderea Asociación de Derecho Colaborativo de Euskadi delakoaren buru da Euskadin. Izan ere, Madrilen, maiatzaren 30 eta 31an, IACP-eko lankideek (International Academy of Collaborative Professionals) Curso de Derecho Colaborativo izenburupean eman duten ikastaroa da oharraren gaia. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco de Borja Iriarte: El embargo de la licencia deportiva del Zaragoza ¿nuevo culebrón de verano?
Forulege
2014/06/18
Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, gaurkotasun handiko ohar bat eskaintzen digu, Zaragoza futbol taldearen kirol-lizentzia enbargoari buruzkoa. Ohar hau aurretiaz www.kirolzuzenbidea.com webgunean argitaratu da eta orain, ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai ingurua: "Aspectos fiscales de actualidad en la aplicación práctica del Derecho civil foral"
Forulege
2014/06/13
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak Aspectos fiscales de actualidad en la aplicación práctica del Derecho civil foral gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du datorren ostegunean, ekainaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo). Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jesús Delgado irakasleari omenaldia Zaragozan
Forulege
2014/06/12
Erretiroa eta bere urtebetetzea bitarteko hartuta, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak omenaldi beroa eskaini zion Jesús Delgado Echeverría jaunari, Zuzenbide zibileko Katedraduna denari, 2014ko ekainaren 9an. Bertara, Deustuko Unibertsitatean bere ikasle izan zirenen ordezkaritza hurreratu zen Bilbotik, Itziar Monasterio andrea eta Covadonga Martínez de Bedoya andrea. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordea ere, Andrés Urrutia jauna, bertaratu zen gure erakundearen ordezkapenean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Saioa Artiach Camacho andreak bere doktorego-tesia argitaratu du
Forulege
2014/06/05
Saioa Artiach Camacho andreak bere doktorego-tesia, Oscar Monje eta Javier Larena irakasle jaunen zuzendaritzapean egina, argitaratu du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin. Honako hau da tesiaren izenburua: “Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico. Su regulación en el Derecho civil de Araba/Álava, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX y en la Ley 49/2003, de 26 de noviembre. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona”. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2013ko Leizaola Saria emateko ekitaldi publikoa
Forulege
2014/06/03
Ekainaren 11n, goizeko 11:00tan, Bilboko Eusko Jaurlaritzako ARETO NAGUSIAn (Gran Vía 85), “Jesús María Leizaola”-2013 saria emateko ekitaldia izango da. Sarituak bi izan dira: Saioa Artiach Camacho, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea, saritu dute bere “Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico en el Derecho civil de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona” ikerketa lanari esker eta Gemma Martínez Bárbara, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea, saritu dute bere "Armonización Fiscal y poder tributario foral en la Comunidad Autónoma del País Vasco" lanari esker. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco de Borja Iriarte: “El problema del traspaso internacional de futbolistas menores: el caso F.C. Barcelona”
Forulege
2014/05/09
Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, gaurkotasun handiko ohar bat eskaintzen digu, futbola eta adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziei buruzkoa. Ohar hau aurretiaz www.kirolzuzenbidea.com webgunean argitaratu da eta orain, ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
José Luis Etxeberria Monasterio: "Crónica de una década de defensa del Concierto Económico Vasco. 2004-2014"
Forulege
2014/05/06
José Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, Ekonomi Itunaren babeserako hamarkadaren (2004-2014) kronika eta epai eta lege adierazgarrienen testuetarako estekak biltzen ditu ohar honetan, Ekonomi Itunaren Legea barne. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Auzitegi Konstituzionalaren ohar informatiboa
Forulege
2014/04/03
Auzitegi Konstituzionalak konstituzioaren kontrakotzat jo eta deuseztatu egin du Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren artikulu bat, horrek berdintasun-eskubidea urratzen duelakoan, autonomia erkidegoen berezko zuzenbide zibilen gainetik eta orain, ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko sei epai berri
Forulege
2014/03/18
www.forulege.com webguneak Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa sei epai berri barneratu ditu bere jurisprudentzia atalean. Epai hauek Indize kronologikoan eta Gaikako indizean sailkatu eta barneratu dira. Aldi berean, mezu honen bidez hartzaileen artean banatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter