Forulege.blog
"Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992)" liburuaren aurkezpen ekitaldia
Forulege
2014/03/12
Zuzenbidearen Euskal Akademiak pasa den asteazkenean, martxoaren 5ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992) liburua aurkeztu zuen. Liburu horren egilea Andrés María Urrutia Badiola jauna da, notarioa eta Akademiaren buruordea. Aurkezpen-ekitaldian Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, Mario Martínez de Butrón Martínez jauna, Euskal Herriko Notario Elkargoaren Dekanoa eta Akademiaren zuzendaritza kidea eta Adrian Celaya Ibarra jauna, Akademiaren burua izan ziren. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Mahai ingurua: "Oinordetza-itunen egungo praktika"
Forulege
2014/03/11
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak Oinordetza-itunen egungo praktika-ri buruzko mahai ingurua antolatu du ostegun honetan, martxoaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo).
Parte hartuko dute:
Miren Larrabeiti Astoreka andereak, notariotzako ofiziala.
Elvira Azaola Monedero andereak, abokatua.
Jesús Fernández de Bilbao Paz jaunak, abokatua.
Sarrera librea eta doan izango da eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamabigarren jardunaldi praktikoa: kronika
Forulege
2014/03/07
Alkain Oribe andere abokatuak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldearen kideak eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak eskaintzen digu kronika bat, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoa. Zorrak eta Oinordetza. Euskal Herriko ikuspegia 2013ko azaroaren 27an Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egin zen jardunaldiaren inguruan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Andrés María Urrutia jaunak idatzitako "Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992)" liburuaren aurkezpena
Forulege
2014/02/27
Zuzenbidearen Euskal Akademiak martxoaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan aurkeztuko du Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kalea 8, Bilbo) Código, Compilación y Fuero Civil. Elementos para una historia del Derecho civil foral vasco (1876-1992) liburua. Liburu horren egilea Andrés María Urrutia Badiola jauna da, notarioa eta Akademiaren buruordea. Aurkezpen-ekitaldian izango dira Mario Martínez de Butrón Martínez jauna, Euskal Herriko Notario Elkargoaren Dekanoa eta Akademiaren zuzendaritza kidea eta Adrian Celaya jauna, Akademiaren burua. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco de Borja Iriarte, futbola eta indarrean dagoen legeria
Forulege
2014/02/21
Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, gaurkotasun handiko bi ohar eskaintzen dizkigu, futbola eta indarrean dagoen legeriari buruzkoak. Ohar hauek aurretiaz www.kirolzuzenbidea.com webgunean argitaratu dira eta orain, ohargarriak direlakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Aragoiko oinordetza-fiduziari buruzko argitalpen berria
Forulege
2014/01/31
José Miguel Gorostiza jaunak, abokatuak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren euskal foru zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Amadeo Escolán Remartínez irakasle jaunaren Aragoiko oinordetza-fiduziari buruzko La Fiducia Sucesoria Aragonesa. Del «pacto al más viviente» hasta la problemática fiscal moderna lan berriaren gaineko oharra egin du. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Javier Oleaga jaunaren omenezko artikuluak
Forulege
2014/01/28
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko urtarrilaren 20an egin zuen bileran, Javier Oleaga Echevarría jaunaren omenez gauzatuko den JADO aldizkariaren zenbakirako artikuluen jasotze data 2014ko otsailaren 28ra arte luzatzea erabaki zuen.
Argitalpenerako arauak bidaltzen dira blog honekin. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Àpoca, butlletí català d'informació notarial
Forulege
2014/01/27
Àpoca, butlletí català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 8. zenbakia argitaratu du. 8. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2014. urteko neguarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bibliografiaren eguneraketa
Forulege
2014/01/22
2013. urtean zehar azaldu diren doktrina ekarpenak www.forulege.com delakoaren bibliografia atalera bildu dira. Ekarpenok zuzenean kontsultatu daitezke testu osoz bibliografia atalean, bai egileen alfabetoaren arabera baita gaien arabera ere. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan emandako berrikuntzak Bizkaiko Lurralde Historikoan
Forulege
2014/01/17
Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2013ko abenduaren 13an, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga aldatzen duen abenduaren 5eko 10/2013 Foru Araua argitaratu da. Foru Arau honek modu esanguratsuan eragingo du 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera emandako oinordetzetan.
Esanguratsua delakoan Foru Arauaren testua euskaraz eta gaztelaniaz barneratzen da blog honetan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Kooperatiba-sozietateen konkurtsoari eta mendeko finantza-ekarpenei buruzko jardunaldiaren laburpena
Forulege
2014/01/10
2013ko abenduaren 12an, ostegunean, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Deustuko Unibertsitateko Entzungelan jardunaldi bat ospatu zen kooperatiba-sozietateen konkurtsoari buruz eta mendeko finantza-ekarpenei buruz.
Blogera jardunaldiaren laburpena ekarri da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"Zuzenbide erromatarra, Europaren historian zehar" (Roman Law in European History): AVD-ZEA elkarteak euskaraz argitaratu du Peter Steinen saiakera klasikoa
Forulege
2014/01/09
Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia elkarteak Abeurrea bilduman euskaraz argitaratu du, Peter Stein, Cambridgeko Unibertsitatearen irakasleak ondutako saiakera klasikoa: Roman Law in European History (1999). Izan ere, testu horiek izan ditu aurretiazko itzulpenak, Europako hizkuntza anitzetan: alemana, frantsesa eta gaztelania. Honen edukia, zuzenbidekoa ez eze, historia eta erakunde mailakoa ere bada, argi erakusten baitu Zuzenbide Erromatarraren zeregina Europako osaeran. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Gazteak eta Elkar-lankidetzari buruzko Jardunaldiaren berri
Forulege
2014/01/08
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuak, CIRIEC-Espainiak eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak XXI. mendeko kooperatiban gazteei kooperatibaren baloreak transmititzeari eta elkar-lankidetzari buruzko jardunaldia antolatu zuten azaroaren 21ean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Gregorio Monreal: "Codificación civil y legislación foral de Bizkaia"
Forulege
2014/01/08
Madrilgo Gobernuaren Justizia Ministerioak argitaratzen duen Anuario de Historia del Derecho Español aldizkariaren LXXXIII (2013) liburukian, 185-251 orr., “Codificación civil y legislación foral de Bizkaia” artikulua argitaratu da. Artikulu hori, Gregorio Monreal Zia jaunak idatzi du, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Zuzenbidearen historiaren katedradunak. Bidalketa honetan, liburuki horren aurkibidea, artikuluen laburpenak eta aipaturiko artikuluaren testua barneratzen dira, jakingarriak baitira oso. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
José Miguel Fernández de Bilbao jauna hil da (g.b.)
Forulege
2014/01/08
Joan zaigu José Miguel Fernández de Bilbao notario jauna eta Zuzenbidean doktorea. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide izateaz landara ere, Euskalerriko Adiskideen Elkartearen partaide izan zen. Gogoz parte hartu izan du Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren inguruan izan diren hainbat egitasmotan, azken urteetan ondu direnak. Esandakoaren argigarri, haren bibliografia mezu honi eransten zaio. Bizkaiko Foru Zibilaren idazketa batzordearen kidea izan zen, gerora, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea 3/1992 ekarri zuena. Azpimarratzekoak izan dira berak erakutsi dituen Foru Zuzenbide Zibilerako gogoa eta ekimena. Urte luzeetan Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakaslea izan zen, Foru eta Autonomia Zuzenbidearen ikasgaian eta Doktorego Ikastaroetan. Gure doluminak familiarentzat. Hileta elizkizuna gaur izango da, Mundakako parrokian, arratsaldeko 7etan. Goian bego. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter