Forulege.blog
Hiribilduen eta Lur lauaren arteko Hitzematea (1630)
Forulege
2013/03/04
Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren oinarrizko agirietako bat, Bizkaiko jaurerriko hiribilduen eta elizate edo Lur Lauaren arteko Hitzematea da. 1630. urtean sinatutako hitzemate agiri hau izan zen tresna juridikoa, zenbait hiribilduk, euren lurralde osoan zein zati batean eta osorik nahiz erakunde batzuetan, Bizkaiko foru zuzenbidea aplikagarri egiteko. Bizkaiko Foru Legeria obratik jaso da testua, obra horren egileei esker ona adierazten zaiela eta orain forulege blogean argitaratzen da; orobat, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean eta aurrekari historikoak azpiatalean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Gipuzkoa eta euskal zuzenbide zibila
Forulege
2013/02/28
Gerra Zibilaren aurretik, baserriaren eskualdaketa indibisoa bermatzeko helburuarekin hainbat lege proiektu burutzeko ahalegin ezberdinak egin ziren Gipuzkoan, euskal foru zuzenbidearen arloan. Horietariko bat, 1929. urteko irailaren 6an egin zen, eta data horren Errege Dekretu-legearen proiektua da. Proiektu honen testua forulege blogean argitaratzen da, orobat, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean eta aurrekari historikoak azpiatalean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bizkaiko Foru Berria
Forulege
2013/02/25
Forulege blogak gaurtik aurrera barruratzen du Bizkaiko Foru Berriaren testua, 1526. urtekoa. Testua barruratzeko Delmas-en inprimategiak 1865. urtean egindako argitaraldia erabili da, berori jaso dela Leopoldo Zugaza argitarazlearen argitaraldian (Durango, 1976). Argitaraldi horretan ere barruratu zen Adrian Celaya Ibarra jaunaren sarrera. Bi-bioi eskertzen zaie euren adostasuna lan hori zabaltzeko. Testua, orobat, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean eta aurrekari historikoak azpiatalean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren Ebazpena, 2012. urteko irailaren 27koa
Forulege
2013/02/21
Javier Muguruza abokatu jaunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboaren Ebazpen bat bidali du www.forulege.com blogera, 2012ko irailaren 27koa, hartzaileen artean zabaltzeko. Ebazpen horretan ondasun higiezin baten banakako dohaintzari oinordetza-itunaren izaera ukatzen zaio eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, dohaintzen modalitatearen mende geratzen dela zehazten da; ebazpenean bertan adierazten da, orobat, ondasun higiezina Errioxan kokatzen denez gero, Errioxako Autonomia Erkidegoa dela administrazio eskuduna zerga hori ordainarazteko. Foru Aldundiak azken boladan aldarrikatzen duen doktrina bera garatzen du, hau da, itunari oinordetza-edukia emateko beharra, horrek unean bertan eragingarritasuna duenean. Ebazpen hori, halaber, forulege webgunearen jurisprudentziaren datu-basean barneratuta dago. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bizkaiko Foru Zaharra
Forulege
2013/02/14
Forulege blogak gaurtik aurrera barruratzen du Bizkaiko Foru Zaharraren testua, 1452. urtekoa. Testua barruratzeko Jose de Astuy inprimategiak 1909. urtean egindako argitaraldia erabili da. Testua, orobat, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean eta aurrekari historikoak azpiatalean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Roldán Jimeno Aranguren: "Derecho civil navarro y Codificación general española"
Forulege
2013/02/11
Madrilgo Gobernuaren Justizia Ministerioak argitaratzen duen Anuario de Historia del Derecho Español aldizkariaren LXXXII (2012) liburukian, 267-311 orr., “Derecho civil navarro y Codificación general española” artikulua argitaratu da. Artikulu hori, Roldan Jimeno Aranguren jaunak idatzi du. Jimeno jauna Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Zuzenbidearen Historiaren irakasle titularra. Bidalketa honetan, liburuki horren aurkibidea, artikuluen laburpenak eta aipaturiko artikuluaren testua barneratzen dira, jakingarriak baitira oso. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jose Miguel Gorostiza Vicente: "Estudio de la vigencia y valor actual de la troncalidad como limitación a la libertad de testar, en el desarrollo del Derecho Civil Vasco"
Forulege
2013/02/08
Eusko Ikaskuntzak sustatzen duen Azpilcueta. Cuadernos de Derecho bildumaren 21. zenbakian, 7-53 orr., José Miguel Gorostiza Vicente abokatuaren eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidearen, Estudio de la vigencia y valor actual de la troncalidad como limitación a la libertad de testar, en el desarrollo del Derecho Civil Vasco artikulua dator. Jarraian eskaintzen da iazko abenduaren 19ko informazioa osatuz, artikuluaren testua; testu bera barneraturik geratu da forulege webgunearen bibliografia atalean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Fiskalitateari buruzko hitzorduaren kronika
Forulege
2013/01/30
Urtarrilaren 16an Zuzenbidearen Euskal Akademiak fiskalitateari buruzko hitzordu berri bat egin zuen. Hitzordu horretan, “Actualización de Balances” gaia jorratu zen. Gai honen azalpena Asier Guezuraga Ugalde jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Euskaltax bulegoko bazkideak, egin zuen. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Europar gaien Glosategia
Forulege
2013/01/24
Terminologiaren erabilera egokia sustatzeko asmoz, EUROBASKek glosategia sortu du, Europaren eraikitze bideari eta Europar Batasunaren erakunde nahiz jarduerei buruzko termino nagusiak biltzen dituena, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Europar gaien Glosategia Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial
Forulege
2013/01/21
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 6. zenbakia argitaratu du. 6. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2013. urteko neguarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Azpimarratzekoak dira zentsuei buruzko artikulua eta editoriala, 1962. urtean Poblet-en egin ziren Notario Jardunaldiei buruzkoa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamaikagarren jardunaldia: kronika
Forulege
2013/01/17
Alkain Oribe andere abokatuak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldearen kideak eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eskaintzen digu kronika bat, “Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko hamaikagarren jardunaldia. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea: Hogei urte. Lege testu baten emaitzak eta aurreikuspenak (1992-2012)” jardunaldiaren inguruan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Fiskalitateari buruzko hitzordu berria: "La actualización de Balances"
Forulege
2013/01/11
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Finantza eta Tributu zuzenbidearen sailak Espainiako Zerga Aholkulari Elkartearen Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzarekin elkar-lanean fiskalitateari buruzko hitzordu berria antolatu du “La actualización de Balances” izenburupean. Hitzordua urtarrilaren 16an arratsaldeko 6:00retatik 8:00etara izango da Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bilbon, Recalde zumarkalean, 8. zk, 1.solairuan, eskuina, duen egoitzan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
URTE BERRI ON
Forulege
2012/12/28
Forulege.bloga egiten dugunok 2013. urte zoriontsua opa dizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Fiskalitateari buruzko hitzorduaren kronika
Forulege
2012/12/28
Abenduaren 10ean Zuzenbidearen Euskal Akademiak fiskalitateari buruzko hitzordu berri bat egin zuen. Hitzordu horretan, “Ondarearen gaineko Zerga berriaren aurreproiektua” eta “Iruzur fiskalaren aurkako borrokarako neurrien aurreproiektua” gaiak jorratu ziren, bi-biok, Bizkaiko Lurralde Historikoaren aldetik. Bi gai hauen azalpena Francisco José Espinosa jaunak, Espainiako Zerga Aholkularien Elkartearen ordezkariak, egin zuen. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jose Miguel Gorostiza Vicente: "Estudio de la vigencia y valor actual de la troncalidad como limitación a la libertad de testar, en el desarrollo del Derecho Civil Vasco"
Forulege
2012/12/19
Eusko Ikaskuntzak sustatzen duen Azpilcueta. Cuadernos de Derecho bildumaren 21. zenbakian José Miguel Gorostiza Vicente abokatuaren eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidearen, Estudio de la vigencia y valor actual de la troncalidad como limitación a la libertad de testar, en el desarrollo del Derecho Civil Vasco artikulua dator. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter