Forulege.blog
Jesús Fernández Bilbao: "Ezkontzaren araubide ekonomikoa euskal lege zibilaren proposamenean"
Forulege
2012/12/18
Jesús Fernández Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamaikagarren jardunaldi praktikoan aurkeztu zuen halako hitzaldia: “El régimen económico-matrimonial en la propuesta de ley civil vasca”. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco García-Escárzaga González: "Protección de deudores hipotecarios. Miscelánea"
Forulege
2012/12/12
Francisco García-Escárzaga González jaunak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren abokatuak, Zuzenbide Fiskalean Masterdunak eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide doktoreak, hipoteka zordunen babesari buruzko gaiak aztertzen ditu artikulu honetan. Gaurkotasun handiko gaiak direlakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
JADO aldizkariaren 22. zenbakia
Forulege
2012/12/12
Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 22. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldiak
Forulege
2012/12/04
Azaroaren 28an, asteazkena, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldiak izan ziren. Bertan, 3/1992 Legearen idazketa batzordekoei omenaldia egin zitzaien, lege hori indarrean jarri eta hogei urte geroago. Jakina denez, Bizkaiko Foru Aldundiak berebiziko bultzada eman zion lege hori idazteari.Santiago Larrazabal jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Laudatioa egin zuen. Testua blog honi batzen zaio. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"Fundazioak kooperatiba-sozietate bihurtzea" Jardunaldia.
Forulege
2012/11/29
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 2012ko abenduaren 4an jardunaldi bat antolatuko dute "Fundazioak kooperatiba-sozietate bihurtzea" lelopean. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Entzungelan egingo da eta sarrera doan da. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
José Gabriel de Mariscal jauna hil da (g.b)
Forulege
2012/11/23
José Gabriel de Mariscal jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidea eta abokatua, atzo hil zen. Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere dolua adierazten du eta atsekabean laguntzen dio haren familiari.
Hileta elizkizuna Bilbon izango da gaur 20:15tan San José elizan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia" liburuaren aurkezpena
Forulege
2012/11/22
Zuzenbidearen Euskal Akademiak aurkeztu du, azaroaren 20an, Sociedad Bilbaína delakoaren egoitzan “El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia” liburua. Liburu horren egilea José Gabriel de Mariscal jauna da, legelaria eta Akademiaren zuzendaritza kidea. Aurkezpen-ekintzaren mahaiburuan izan ziren German Barbier jauna, Sociedad Bilbaína delakoaren burua eta Akademiaren zuzendaritza kidea, Adrian Celaya jauna, Akademiaren burua, eta Mikel Mariscal jauna, egilearen semea; azken honek irakurri zituen, egilearen ezin etorria adierazi ondoren, Mariscal jaunaren aurkezpen hitzak. Hitz horiek blog honi batzen zaizkio. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Lege Zibilaren proposamena: azken argitalpena
Forulege
2012/11/19
Zuzenbidearen Euskal Akademia eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua erakundeek paperean argitaratu dute Euskal Lege Zibilaren Proposamena. Argitalpenak lanerako tresna da eta bere gain bildu nahi ditu hainbat ekarpen, gerora helaraziko zaizkionak Eusko Legebiltzarrari legea errealitate izan dadin. Blogera batzen dira paperezko argitalpenaren azala eta lege proposamenaren bi testuak euskaraz eta gaztelaniaz. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko bi epai berri
Forulege
2012/11/16
Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari Bizkaiko Probintziako Audientziaren bi epai bidali dizkio; bi epai horiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira (bide-zorra - 2011ko irailaren 23ko Bizkaiko PAE- eta senipartea eta dohaintzak zenbatzea -2012ko apirilaren 19ko Bizkaiko PAE-). Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu horiek banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Horrez gain, epai hauek forulege webgunearen jurisprudentzia atalean barneratuta daude. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Fiskalitateari buruzko hitzorduen kronikak
Forulege
2012/11/13
Urriaren 3an eta azaroaren 7an Zuzenbidearen Euskal Akademiak fiskalitateari buruzko bi hitzordu egin ditu. Hitzordu horietan, “Amnistia fiskala” eta “Oinordetza-itunak” gaiak jorratu ziren. Lehenengo gaia José Luís Bouso Huerta jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Finantza Ikuskatzaileak, landu zuen, eta bigarrenean, Javier Muguruza Arrese jauna eta Javier García Ross jauna aritu ziren; izan ere, bi-biok dira Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide eta abokatuak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jesús Fernández de Bilbao: "De la prohibición de intervención judicial en herencias"
Forulege
2012/11/06
Jesús Fernández Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Jarauntsian esku-hartzeko debeku judizialari buruzko testua landu du, bertara ekarriz zuzenbide zibil erkide zein euskal foru zuzenbidearen xehetasunak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO HAMAIKAGARREN JARDUNALDIA. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea: Hogei urte. Lege testu baten emaitzak eta aurreikuspenak (1992-2012)
Forulege
2012/10/30
Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 28an izango du bere Euskal Herriko Foru–zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldia Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren 3/1992 Legearen 20. urteurrena eta berrikitan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak onartutako Euskal Lege Zibilaren proposamena hartuko dira aztergai. Irakurri [+]
(3) Iruzkin Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2012-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian
Forulege
2012/10/24
Urriaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2012-2013 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Adrián Celaya Ibarra jauna eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Manuel López Pardiñas jauna. Hizlaria Francisco Lledó Yagüez irakasle dok. jauna, Deustuko Unibertsitateko zuzenbide zibileko katedraduna eta Lledó Abokatuak bulego juridikoaren lehendakaria izan zen eta hitzaldiaren gaia, La familia en el Derecho de Sucesiones: cuestiones actuales y perspectivas de futuro. Irakurri [+]
(1) Iruzkin Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Vicente María del Arenal Otero: "Reflexiones sobre la insolvencia o sobreendeudamiento"
Forulege
2012/10/15
Vicente María del Arenal Otero jaunak, Bilboko notarioa eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Escritura Pública aldizkariaren 77. zenbakian argitaratu duen artikulu ohargarria dator gaur forulege blogera. Reflexiones sobre la insolvencia o sobreendeudamiento titulua du horrek eta guztiz egokia da egungo egoerarentzat. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"La tradición foral vizcaína y su lugar en la teoría política occidental" liburuaren aurkezpena
Forulege
2012/10/10
Urriaren 4an Zuzenbidearen Euskal Akademiak La tradición foral vizcaína y su lugar en la teoría política occidental argitalpena aurkeztu zuen Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Aurkezpen horretan parte hartu zuten Andres Urrutia Badiola jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordeak, Anne Marie Christophe de Lardizabal andereak, José María de Gamboa jaunaren alargunak eta Abel López de Aguileta jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea eta liburuko testuaren argitalpen arduradunak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter