Forulege.blog
Clotilde Olaran: “El Consulado de Bilbao y sus ordenanzas. Ordenanzas manuscritas e impresas”
Forulege
2011/07/20
Clotilde Olaran andrea, historialaria eta artxibo, liburutegi eta museotako fakultatiboak, artikulu honetara biltzen ditu hainbat ikuspegi, Bilboko Kontsulatuaren inguruan, hain zuzen ere, erakunde horren ordenantzen inguruan, eta lege-testu horiek izan zituzten argitaraldiei buruz. Era-erara dator hau, aurten betetzen baitira bostehun urte, erakunde hori eratu zenetik. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Pablo Lucas Verdú, in memoriam
Forulege
2011/07/11
Santiago Larrazabal jaunak, Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza-batzaren kideak gogorazten du hilberri txosten honen bidez, Pablo Lucas Verdú (g.b.) irakaslea, Euskal Herriko zuzenbide arloan aipu handikoa izan zena. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Lluís Jou: "Derechos históricos, Compilación y Código Civil: una misma legitimidad"
Forulege
2011/06/29
Lluis Jou, Bartzelonako notarioa eta Kataluniako zuzenbide zibilean adituak, berrikitan argitaratu du Bartzelonako LA NOTARIA aldizkarian artikulu bikaina. Izan ere, aldizkariak atera berri duen zenbakia (3/2010) eskaini dio Kataluniako zuzenbide zibilaren Bildumari (1960), duela hirurogei urte aldarrikatu zen legeari, hain zuzen ere. Orduko giroan zer ekarri zuen lege testu horrek xehe-xehe aztertzen du artikuluaren egileak eta era berean, lege haren eragina, batez ere, egun osatzen ari den Kataluniako Kode Zibilean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrian Celaya: "El Consulado de Bilbao, origen de nuestra cultura comercial"
Forulege
2011/06/22
Adrian Celaya jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua eta Bilboko Kontsula, berrikitan agertu da Bilboko kontsulatuari buruzko artikulu baten egile. DEIA Noticias de Bizkaia egunkarian argitaratu da (11-06-03) eta bertan eskaintzen zaigu, Bilboko Kontsulatuaren eraketari buruzko gogoeta, eraketa horrek (1511-06-22) bostehun urte betetzen dituen urte berean. Irakurri [+]
(1) Iruzkin Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial
Forulege
2011/06/16
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoa berriro ere dator gure eskuetara. Izan ere, 1995. urtetik aurrera argitaratu zituen zenbaki batzuk, Kataluniako notarioen jarduerari buruz. Bertan aztertu ziren, besteak beste, katalan hizkuntza eskritura publikoetan erabiltzea, notario-jarduera zuzenak sustatzea, zuzenbidearen historia edota Kataluniako zuzenbide zibil bereziaren aurrerakuntza. Desagertu bazen ere, orain indarberrituta dator Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean. Bi zenbaki berri kaleratu dira, horietan ere hasierako helburuak berresten direla. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Azpimarratzekoa da “Els notaris compiladors” artikulua, Crehuet berak idatzia, horra biltzen baititu lau notario jakintsuen lana, Ramon Maria Roca-Sastre, Ramon Faus, Josep Maria de Porcioles eta Lluís Figa Faura, Kataluniako zuzenbide zibil bereziaren bilduman erabakigarri izan zirenak, hain zuzen ere, 1960 urteko uztailaren 21ekoan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Manuel López Pardiñas: "Seguridad jurídica ante la sobrecarga judicial"
Forulege
2011/06/09
Euskal Herriko Notario Elkargo Txit prestuaren dekanoa eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzako kide den Manuel López Pardiñas jaunak Escritura Pública izeneko aldizkarian (maiatza-ekaina, 2011, 69. zk.) argitaratu du artikulu bat, epaitegien gainkarga arintzeko prozedurak proposatuz, segurtasun juridikoari kalterik egin gabe. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
EAEren omenaldia, José María Aycart Orbegozo (†) legelari ospetsuari
Forulege
2011/06/03
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak omenaldia egin zion iaz hil zen José María Aycart Orbegozori (†) Donostian, maiatzaren 24an. Hura legelaria zen, eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beti erakutsi zuen berebiziko jakin-mina Euskal Autonomi Erkidegoko zuzenbide zibil foralaren inguruan, batez ere Gipuzkoakoaren inguruan. Hori dela eta, ekimen ugari sustatu eta horietan parte hartu zituen, euskal foru zuzenbide zibila aurrera eramateko asmotan. Omenaldia mahai-inguru moduan eratu zen eta horretan Euskalerriko Adiskideen Elkartearen zenbait ordezkarik hartu zuten parte. Horien artean, Adrián Celaya jauna, Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua; horren hitzak jaso dira blog-ean. Era berean, José María Aycart Orbegozori (†) eskainitako omenaldi zenbakia argitaratu du Euskalerriko Adiskideen Elkartearen Aldizkariak, hain zuzen ere, LXVI-2-2010. zenbaki duena. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Juan José Álvarez Rubio irakaslearen artikulua: "El futuro del Derecho Foral Vasco: la necesaria modernización de nuestro ordenamiento privado"
Forulege
2011/05/26
José María Aycart legelaria eta EAE-ko bazkidearen omenez argitaraturiko aldizkarian (BRSBAP, LXVI-2-2010) Juan José Álvarez Rubio irakaslearen artikulua dator. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren gaian duen zerikusia dela eta, forulege.blog-ean argitaratzen dugu, egilearen baimenarekin. Irakurri [+]
(2) Iruzkin Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Oinordetza ituna, ondasunak unean bertan eskualdatuz, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan
Forulege
2011/05/18
Artikulu honetan Iñaki Alonso Arce jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ogasun saileko koordinaziorako eta laguntza teknikorako zuzendariordeak, oinordetzako itunaren eta banakako ondasunen dohaintza huts eta bakunen arteko zedarritzeari ekiten dio. Honek zerga arloan berebiziko garrantzia du, zehazki Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan, izan ere eskualdaketa batek kalifikazio bat edo bestea izateak aipatu zerga batean edo bitan salbuetsia geratzea ondoriozta dezake. Irakurri [+]
(1) Iruzkin Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Alberto Alday, in memoriam
Forulege
2011/05/12
Ane Martínez legelariak eta Agrupación de Jóvenes Abogados de Bizkaia delakoaren lehendakari ohiak eskaintzen dizkigu Alberto Alday (g.b.) zenaren ezaugarriak. Alberto legelaria eta ikertzailea genuen hainbat arlotan, batez ere, Euskal Herriari dagozkionetan.
Irakurri [+]
(12) Iruzkin Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Alberto Alday zendu da
Forulege
2011/05/05
Alberto Alday Garay abokatua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren bazkidea hil da. Haren ibilbidean azpimarratzekoa da euskarari eta euskal foru zuzenbide zibilari erakutsi zien zaletasuna. Ekimen askoren partaide izan da, Zuzenbidearen Euskal Akademian zein Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan, Foru Zuzenbidea ikertzeko taldean eta Agrupación de Jóvenes Abogados de Bizkaia delakoan. Gogoratzekoak dira, halaber, euskarazko komunikabideetan ondu zituenak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Adrian Zelaia jaunarekin elkarrizketa
Forulege
2011/04/20
ARGIA astekariak aste honetan argitaratu du elkarrizketa luzea, Adrian Celaya jaunarekin. Adrian Celaya Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua da eta gaur egun puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu, hain zuzen ere guztiontzat ohargarri direnak.
Adrian Zelaia jaunarekin elkarrizketa
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Aragoiko lege zibilen testu bategin berria: "Código del Derecho Foral de Aragón"
Forulege
2011/04/13
Aragoiko Gobernuak martxoaren 22ko 1/2011 Legegintzako Dekretua argitaratu du. Horren bitartez, “Código del Derecho Foral de Aragón” izenburupean, Aragoiko lege zibilen testu bategin berria onesten da (Aragoiko Aldizkari Ofiziala, 2011eko martxoaren 29koa). Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Bizkaiko Foru Aldundiaren 1/2011 Foru Arau berria, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa
Forulege
2011/04/06
2011ko apirilaren 1ean, Bizkaian, indarrean sartu da 1/2011 Foru Araua, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa. Arauaren eraldaketa egiteko arrazoiak zioen azalpenean adierazten dira, jarraiko testuaren bidez:
Hogei urte baino gehiago pasatu dira 1989ko foru araua argitaratu zenetik; denbora horretan, zergan eragina izan duten zeharkako hainbat xedapen onartu dira, eta aldaketa ugari egin dira zerga bera arautzen duen testuan. Azken aldaketek ondorioak izan dituzte zergaren kudeaketan, sistema telematiko berri bat ezarri baita autolikidazioak aurkezteko eta haiei dagokien ordainketa egiteko. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Forulege webguneak etengabeko eguneratze lanean dihardu
Forulege
2011/03/30
Urte honetako lehenengo hiru hilabeteetan zehar Forulege webguneak erabilgarri izan daitezkeen hainbat osagai berri barruratu ditu, etengabeko eguneratze lanean. Besteak beste, ondorengoak:
Legeak:
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legea, Euskal Autonomi Erkidegoaren Kontzertu Ekonomikoa onartzen duena (EAO, 124. zb., 2002. urteko maiatzaren 24koa)
Jurisprudentzia: Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter