Blog
“XXI. MENDEKO GIZARTE KOOPERATIBOAREN ERRONKAK” kongresua ospatuko da 2023ko urriaren 25 eta 26an, Donostian.
Forulege 2023/10/042023an, Donostia Gizarte Ekonomiaren Espainiako hiriburu izendatu denez, Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Gaien Institutuak, Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko Elkarteak, eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lankidetzarekin, 2023ko urriaren 25 eta 26an, Donostiako campusean, “XXI. mendeko Sozietate Kooperatiboaren erronkak eta desafioak” izeneko kongresua antolatu dute. Kongresu horren bidez, kooperatibek enpresa eredu demokratiko, arduratsu eta etikoa ordezkatzen dutela jakinarazi nahi da, arreta pertsonengan eta ingurumenean jartzen duena, hazkunde ekonomikoa, justizia soziala, giza eskubide eta askatasunekiko errespetua eta elkartasuna sustatuz eta bultzatuz.
Post honetara atxikitzen da kongresuaren programa, eta segidan adierazten da aurretiaz eta dohainik izena emateko esteka: