Blog

Zuzenbidearen Euskal Akademiak omenaldia egin dio Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari

Forulege 2014/11/28

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamahirugarren Jardunaldi Praktikoaren barruan Zuzenbidearen Euskal Akademiak omenaldi beroa egin zion atzo Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari, bere 250. urteurrenaren oroigarri emanez. Ekitaldiaren mahaiburuak Fernando Salazar Rodríguez de Mendarozqueta jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen lehendakaria, eta Mikel Badiola González jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Saileko lehendakaria izan ziren.

Zuzenbidearen Euskal Akademia, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bultzadarekin sortu zela nabarmendu zen.

Ekitaldi berean, Andrés María Urrutia Badiola jaunak Euskalerriaren Adiskideen Elkartean zenbakidun laguna izateko sarrera irakasgaia egin zuen, Juristas y Derecho civil vasco en la RSBAP (1945-1992) izenburuarekin.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra